KOMERTZIAL KOORDINATZAILEA / COORDINADOR/A COMERCIAL

  • Vergara
  • Erreka

Erreka Connected Access eko negoziorako Komertzial Koordinatzaile baten bila gabiltza.

Bere ardura eremuaren barruan, funtzio hauek beteko ditu:

MERKATUAREN GARAPENA:

  • Negozioko estrategiari jarraituz, merkatu internazionaletako komertzialen kudeaketa lideratzea, tokian tokiko ezaugarriak, bezeroen beharrak, konpetentzia etabar identifikatuz. Gaur egungo eta etorkizuneko negozioen filialen kudeaketa komertziala eta kontrolerra eta negozio zuzendariarekin batera, filialen superbisioa.
  • Negozioaren presentzia internazionala hedaketa proiektuak lideratzea.
  • Negozio Unitateko zuzendariarekin batera, proiektu berezi internazionalen zuzendaritza eta superbisioa.

BEZEROEN GARAPENA:

  • Bezeroen (egungoak eta potentzialak) eta produktuen kudeaketa komertzialaz arduratzea, balio proposamena egokituz, ekintza plan komertziala ezarriz, aproposak diren tresnen bitartez jarraipena eginez, bere asebetetze gorena bilatuz.
  • Proiektu eta bezero berrien kaptazioa lideratzea eta gure posizio konpetitiboa eta hazkuntza iraunkorra konsolidatzea, negozioko proiektu estrategikoari erantzunez, negozioak presentzia duen merkatuetan.

MARKETINGAREN GARAPENA:

  • Marketin plana egiten laguntzea, xehetasun osoz ekintza plan komertzialak ezartzea, prezio politikak definitzeko ekarpenak egitea, marketing eta promozioetako inbertsio eta gastuak kudeatuz.

KOMERTZIAL KUDEAKETAREN GARAPENA:

  • Negozioko prozesu komertziala lideratzea, atzerriko merkatuetan.
  • Proposamen komertziala definitu eta garatu eta berau azaltzen lagundu beharrezkoak diren ekintzak bultzatuz (erakundeak, azokak, foroak, clusterrak, internet, sare sozialak, etabar).
  • Eskaintzak prestatzeko irizpideak ezarri eta bete arazi, behar diren baliabideak denboraz planifikatuz, bezeroarekin konpromisoak betez, bai epeetan eta bai eskaintzen kalitate mailan.
  • Eskaintzetan erabilitako koste eguneratuak erabili, bai azpi-kontratazio eta bai barne koste egokiak direla produkzio sailarekin eta negozio zuzendariarekin egiaztatuz.
  • Ingeniaritza, Garapeneko eta Zerbitzuen prozesuan, baita Produktu prozesuan ere parte hartzea, hauen barruan komertzial sailaren eginbeharren jarraipena egitea eta behar dituzten informazio ala eta baliabideak hornitzea, bezeroarentzako proposamen konpetitiboak ziurtatuz.

Requisitos:

PRESTAKUNTZA AKADEMIKOA:

  • Ingeniaritza gradua (edo titulazio parekatua) edo Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan Gradua edo unibertsitate gradua komertzial arloan.

ESPERIENTZIA:

  • Postu honetan edo arloko beste postu batean gutxienez 3 urteko esperientzia.

HIZKUNTZAK:

  • Euskara
  • Ingelesa
  • Frantsesa / Alemana baloratuko dira.

EZAGUTZA TEKNIKOAK:

  • Marketing planak egiteko ezagutzak.
  • Azterketa ekonomikoak egiteko tresnak.
  • Zuzendaritza komertzialari buruzko ezagutzak.
  • Merkaturaen analisiaren gaineko ezagutzak.
#J-18808-Ljbffr